sábado, 24 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Soun Sisterra Rototom zuzenean! 2013 8 23

Dagoeneko azken txanpan gaude, izerdi usaia eta beroaren ondorio den puztumena, eguneroko ogia dira! atzoko eguna musikalki mundiala izan zen, egun ederrenetarikoa egia esan! menu musikal bikaina, eta eguraldia, zeresanik ez: lainotuta baina bero, haize bolada miragarriez lagunduta!
Horace Andyrekin hasi genuen gaua, Anthony B-ren ordez etorri zena. Izugarrizko kontzertua eman zuen, bere hit-ak, bertaratutako edozeinek abesten zituelarik. Skylarking, Every Tongue Shall Tell, The love of a Woman edota Cuss Cuss izan ziren milaka pertsonek gozatu ahal izan genituen abestiak. Backing band gisa, Lloyd Parks handia genuen We the people band banda Jamaikarrarekin.

Kontzertua bukatuta, postu Jamikarrean arroza jan genuen babarrun eta Ital saltsarekin, Trenchtown estiloan, indarberrituta joateko Nneka ikustera! Zur eta lur utzi gintuen emakume honen ahotsak, jarrerak eta kontzertuak, hamarrekoa ematen diogu! Africans abestia izan zen arrakasta gehiena izan zuea jendartean; oso serio agertu zen kontzerttu osoan zehar, haseran txamarra handi batekin eta burua tapatuta. Gerora txamarra kendu eta dantza afrikar batzuk ere dantzatu zituen. Txalo bero bat bere jarrera kritiko eta indartsuarengatik, espero dugu berriro ikuisi ahal izatea.
Leroy Sibbles artista Jamaikar mitiko eta maitatuak jarraitu zuen Main Stageko menu musikala aberasten. Mundiala, aparta azaldu zen Leroy, Heptonesen kantu ezagunenak jotzen, Studio Oneko soinuarrekin, bihotz guztiak konkistatuz!
Equal Rights, Party Time edota Rockers pelikulako soinu banda den Book of the rules abestiak izan ziren besteak beste oilo ipurdia jarri zigutenak. 
LLoyd Parks eta We The People Bandak jarraitu zuen  backing band lanetan, baita gerora etorri zen John Holtentzat ere. Espero ez genuen energia indartsu eta freskoarekin azaldu zen John Holt eszenatokian, errepertorio bikain bat eskeiniz eta bere sentimendu baita energia mundiala transmitituz. Up park Camp, Stilling Stilling, Ali Baba edota A Love I can feel abestiekin danoi dantzaraziz.. Bikaina beraz gau honetako menu musikala, lehenengo plateretik postrera, guztia gustatu zitzaigun!
Aipatzekoa ere gau honetan Dj Kunta Kunta di Fyah lagunak pintxatu zuela Roots Yardean, agur bero bat berarentzat gure webetik!
Kontzertu honen ostean, gure oinek aguantatu zuten arte, bueltaka ibili ginen Ska klubetik eta Show Casetik, bi gune hauetan baitziren Chacha txinatarrak eta Blackup Bartzelonarrak. Atzoko gauean ez ginen Dub Stationetik pasa baina badakigu Zion Train ingelesak bere onena eman zuela Rototomeko gunerik ilunenean.
Gaur azkeneko eguna dela eta, ez ginen asko berandutu ohera joaten, gaur, Misty in Roots edo Damian Marleyekin dantza asko egiteko asmoa dugu eta! Muxu eta besarkadak Benicassimetik!

viernes, 23 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Sound Sisterra Rototom zuzenean! 2013 8 22

Egun on berriro ere!!! Egun bat gehiago joan zaigu jada Benicasim-en. Lainoak berriro lagun ditugula bizitza normala egiteko aukera aproposa dugu gaurkoan. Guztien ahotan dagoen kontua da klima, beste edizioetako infernuko bero kiskalgarri hori “Love” edizio honetara ez omen da etorri. Eta lagunak, bi egun soilik geratzen dira dagoeneko!!!!
Gaurko kronika ez da luzeena izango (motzena seguraski), izan ere, apur bat deskantso egun bezala hartu baikenuen. Gure gusto musikala kontuan hartuta hauxe baitzen gutxien erakartzen gintuen eguna eta nekea ere pilatzen doa egunak aurrera joan ahala. Ez zen kartel kaxkarra, baina tartetxo bat hartu behar genuen festibaleko azken txanparako indarberritzeko, izan ere, egun hauetan pilatzen baita ikuskizun pila potoloena.
Komunikabide gunean, ordenagailuko teklak ongi gastatu ostean eta elkarrizketak prestatuta, eguneko plater nagusiaz gozatzera joan ginen. Ez zen musika soilik jorratzen zen zerbait, baizik eta FERNANDO GARCÍA GUERETA valentziarrak “SONGS OF REDEMPTION” filma eskaini baitzuen estreinekoz penintsulan. Musikaren bitartez Kingston hiriko General Penitenciary  kartzelako reinsertzioa jorratzen duen dokumental benetan interesgarria. Hementxe duzue ba film honen trailerra:

Gaur egungo Jamaikako arazo handienetako bat jorratzen duen dokumental interesgarri honek Garrisons edo Ghettoak deritzen auzo txiroenetako indarkeria salatuz. Gune hauetan, familiaren aldetik babes gutxi duten haur eta gazteek eskola eta bizitza lasai bat baztertu eta nola droga eta biolentzia munduan sartu eta euren bizitzaren kontrola galtzen duten azaltzen du filmak. Kasurik honenean kartzelan bukatzen dute, asko baitira lurperatu behar izan dituztenak.
Honela ba, protagonistak kartzela zigorra betetzen ari dira espetxe honetan, arrazoi desberdinak direla eta, hilketa, arma jabetza, drogak… Bost urteko zigorra batzuek eta beste batzuek aldiz kartzela zigor luzeak. Euren eguneroko bizitza, barruko borroka eta argia nola bilatzen duten erakusten digu Gueretaren lanak. Benetan modu hunkigarrian azaltzen ditu musikaren indarraren bitartez kartzela barruan ematen diren erreabilitazio, askatasun eta redentzio prozesuak. Harritzekoa da protagonistek duten musika kalitate maila eta musikarekiko egiten duten lan gogorra, euren ahotsarekin batzuk, baita tronboiaren hotsarekin ere.
Beraz, oso gustora ikusi genuen dokumental hau. Egia da zenbait unetan kontrajarriak diren sentimendu eta emozioak sortzen dituela, izan ere, protagonistekin enpatia eta maitasun zubiak eraiki eta gero, alkoholaren efektupean eta indarkeria izugarriarekin bere emaztea hil zuela jakiteak zer pentsatu ez dakigula uzten gaitu. Kartzelak, pertsonei askatasun kentzea, barkamena, erreabilitazioa… Norberak bere ondorio propioak atera behar dituen oinarrizko ardatz delikatu eta eztabaidagai luzeak dira hauek.
Gomendagarria beraz, “SONGS OF REDEMPTION” lan hau. Ikusteko aukera izan ezkero etzazu galdu, ez zara damutuko. Mila esker Fernando G. Guereta  eta bere lagunei euren lanagatik. Hementxe dokumentalaren une baten argazkitxoa:
P1030301
Filma amaituta, apur bat deskantsatzera joan ginen, makarroi eta mojito artean (Zorionak sukaldariei!!). Horrela joan zen abiadan arratsalde eta gauaren hasiera, hitzetik hortzera mundua konpontzen. Honela, RICHIE SPICEen aktuazioa galdu genuen, baita SUD SOUND SYSTEM talde italiarra eta AFRICA UNITE taldea ere. Hurrengoa BUSY SIGNAL dancehall izarra zen. Vybz Kartel kartzelan dagoenez (aipatutako filmaren harira), egungo Jamaikako izar garrantzitsutzat hartua den artista honen abesti pare bat entzuteko aukera izan genuen, baina ez gure atentzio oso lortu. Beraz, DUB STATION gunera abiatu ginen bertako burrumbaz gozatzera. Bertan JAHTARI bere digital reggae-arekin egurra ematen ari zen SPENG BOND Dj lanetan ari zen Gregory Isaack legez jantzita. Dub zein Sound system eszenan aski sonatuak diren eta hamaika lan plazaratu dituzten alemaniarrek erritmo onak eskaini zituzten. Hortxe duzue argazki bat, Cool Ruler style!!!
P1030309
OBF frantziarrak izan ziren sesioa ixtearen arduradunak. Euren erritmo propio xuabe batzuekin hasi ziren, Full Up riddim (Pass the Kutchie) eta Sleng Teng lan interesgarriak jarri zituzten bertsiorik gogorrenean. MACKY BANTON eta SHANTI D bikotearen laguntzarekin zergatik diren gaur egungo kolektiborik potenteena erakutsi zuten.
Lotara joan aurretik, ska eritmoekin dantzatzera joan ginen. Bertan, Trojan zigilupean EARL GATESHEADD  eta  NATTY BO Ska Cubano taldearen abeslari nagusia selektoreak izan genituen abestiak aukeratzen. Azken honen dantza estiloa azpimarratzekoa da, legs dance nola egiten den erakutsi baitzuen bart.
P1030312
Bi egun soilik ditugu aurretik, beraz adi egon hadi!!!!! Eta jarraitu kontaktuan!!
Besarkada bat eta laster arte!!!!

jueves, 22 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Sound Sisterra Rototom zuzenean!!! 2013 8 21

Kaixo irakurle maite!
Egunetik egunera beranduago esnatzen gera, dagoeneko nekeak egunerokotasunean pisatzen baitu... Ez gera bakarrak, egunetik egunera jende gehiago ikusten da lurrean botata, edozein ixkinetan lo... Beroak gainera asko laguntzen du lurrean denbora gehiago pasatzen!
Arratsaldean Rototomek eskeintzen dituen beste aktibitate batzuetan parte hartu genuen, besteak beste zirko eskolako "Ricky, el profesor de tenis"en aktuazioa ikusten edota "The legend of Ska" dokuaren aurkezpena ikusten! Oso interesgarria izan zen Brad Klein zuzendariaren lana, Ska musikaren sorrera kontatzen zuen 1962-66 urteetan kokatuta Jamaikan eman zena. Oso film gomendagarria!

Ahoko pastositatea kendu ostean eta gure zelula egosiak elikatu eta gero,  eguneko menu musikala Skatalites Ska talde mitiko Jamaikarrak ireki zuen. Hitzik gabe utzi gintuen kontzertuak, orain arteko kontzerturik dibertigarriena dudarik gabe. Main Stage guztia dantzan jarri zuten instant batean, klasiko ugari jo baitzituzten eta gainera, sorpresa zoragarri batekin etorri ziren Rototomera: Doreen Shafferren gonbidapena! Delroy Wilsonen Can't you see, Bob Marleyen Nice Time eta Simmer Down jo zituzten askoren artean, 60.hamarkadako arrakastekin ezinezkoa zen geldik egotea.

Main Stagean Cecille Jamaikarrak hartu zion erreleboa Skatalites taldeari, bere Dancehall estiloan eta traje oso jamaikarra zuelarik soinean! ez zen gure estilorik gogokoena Cecillerena, hala ere zihurtasuna eta indarra transmititu zuen eszenatoki gainean. Emakumeen presentzia hain eskasa denez reggaearen munduan, gustura egon ginen tartetxo batez bera ikusten. Alemaniako Soul Fire bandak egin zuen backing band lana gau honetan. 
Alborosiek jarraitu zuen Main Stagean Italiarrez betetako publikoa aztoratzen;
 gu berriz, talde xumeago bat ikustera joan ginen, Bartzelona, Angola eta Holandatik zetozen Romi Anauel taldea zehazki. Talde honetako abeslaria, Romi, perkusionista eta gitarra elkarrizketatu genituen kontzertuaren aurretik; proiektu musikal ezberdinetatik zetorren jendearekin topatu ginen, oso jatorri ezberdinetatik hirurak. Atseginak denak, gure galderei fin erantzun ziguten eta gustura besarkatu ginen! Eskerrikasko gure webetik, Romi eta Soldiers of Ra-koei! Musika afrikarra, fusioa eta reggaea zabaldu zuten Show Casean, Portugesez, Angoleñoz eta ingeleraz abesten zutelarik. 

Segidan, Lloid Parks ikustera joan ginen Ska Klubera, sei pertsonez osatutako taldea ekarri zuten, We the People taldea: Tronpeta, saxoa, baxu, bateria, teklatua eta gitarra eta ahots nagusia zen Lloid Parks bera. Ikaragarri gustatu zitzaigun bere kontzertua, klasiko ugari jo zituzten, euren hitak batetik (Mafia, Slaving) eta bertsioak bestetik ( Culturen See dem a Come edo Abyssiniansen Satta Massagana adibidez). Bikainak, guztiz asetuta utzi ziguten bis eta guzti.
Tasty Grooves Madrildarren txanda iritsi zen LLoid Parksen kontzertua bukatzean. Kontzertuaren aurretik abeslaria, teklatu eta gitarra elkarrizketatzeko aukera izan genuen eta euren proiektu berriaren inguruan hitzegin ziguten: aurten kaleratu dute "Soul street" izeneko diska, binilo eta cd formatoan eskuratu daitekena. Kontzertu animatua eman zuten, eta esan beharra dago aukeratu zituzten bertsioak oso maila altukoak zirela (Dennis Brownen Westbound Train, Freddie Mc Kayen Lonely Man etb.). Falsetez jositako abesti batekin bukatu zuten kontzertua Tasty Grooveko lagunek, sentimenduz gainezka!
Azkeneko geltokia Dub Stationa izan zen, bertan baitziren Channel Onekoak aukeraketa bikaina jartzen! benetako sound sistem jamaikar giroa egosi zen bertan, urtetik urtera Dub Station gunea goxatzen eta hobetzen ari direla irudizten zaigu. Dubaren grabeekin belarrizuloko argizaria zeharkatuta eta burmuina zulatuta, gure etxea den kanpinera joan giunen gozo gozo amestera..... muxu eta biharrarte!

miércoles, 21 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Sound Sisterra Rototom zuzenean! 2013 8 20

Kaixo peña!! Iritsi gara ba, festibalaren erdibidera. Laster batean pasa dira 4 egun eta beste horrenbeste geratzen dira oraindik gozatzen jarraitzeko. Atzokoa egun freskoa izan zen, izugarri ondo egoten da desertuko  bero kiskalgarriak atsedena ematen duenean. Beraz, eguraldiari dagokionez, Txapo!!
Apur bat aldatzeko, Taldeko batzuk Vivir la Energia gunera hurbildu ziren arratsaldean. Bertan, Nieves Pons-en eskutik (besteak beste, doktore, psikologa eta Gestalt-ean aditua) ikuspegi sintergetiko batetatik buru eta bihotzaren arteko oreka zein meditazioa ardatz zituen hitzaldi eta baita erakustaldi praktiko bat entzuteko parada izan zen. Arlo praktikoan bihotz maiztasun neurketa batzuk egin zituen bolondres aurkeztu ziren lau laguni. Datuak gorde eta meditazio praktika zuzendu zuen Nievesek. Meditazio honen ostean berriro neurketa egin eta komparazioak egin zituen guztia azalduz.
Behin ongi erlaxatuta eta meditazio lanak eginda gune afrikarrera hurbildu ginen batzuk bertan zegoen tailer batera. Azalpenak ondo entzun eta janaria usaitu ondoren dastatzeko parada ere izan genuen, baita errezeta jasotzeko ere. On egin!!!
Arima indarberrituta eta mojito fresko bat eskuan, Main Stage gunera hurbildu ginen. Bertara,  madrildarraren azken abestira iritsi ginen. Inoiz baino jende gehien ikusten zen eguna izan zen atzokoan lehen kontzertuan. Reggae-Hip Hop zale gazteenek Estilo, estetika eta ahots honekin gozatu handia hartu zuten. Egia esan, ez da guri irrika gehien egiten digun estiloa, baina azpimarratzekoa da azken urte hauetan madrildarrak egin duen lana eta ematen ari den maila. Zorionak beraz, Main Stagean berriro egoteko aukera izan baitu!!
Fayahboyren ondoren, Selektorea baztertu eta bandaren txanda iritsi zen. Honela, ideia oso ona dirudien proiektua jaiotzen da, artista gazte eta ez ain gazteak biltzen dituen talde bat osatuz: IBERICA ALL STARS. Artista guztien oinarria BLACK GANDHI taldea izan zen.
Abeslariak, kontzertua aurrera joan ahala, txandaka irten ziren eszenatokira pixkanaka euren abesti eta hit ezagun nahiz berriak aurkezteko. ROBERTO SANCHEZ adibidez, bere  Countryside LPko  “Cool & Calm” eskaini zuen hasieran eta geroxeago berriro azaldu zen “Chant Down Babylon” abesti berriarekin. IRIE SOULJAH-k abesti berri bat eskaini zuen eta SR WILSON-ekin batera “Chatty Chatty” jo zuten. ANDER GREEN VALLEY, KUMAR, KHAOULA… ere eszenatokitik pasa ziren euren abestiak eskainiz. Bertako talentu eta lana baloratzeko eta ezagutzera emateko modu benetan miragarria!!
ground
Main Stage gunean azaltzen hurrengoa MR VEGAS izan zen. Bertara hurbiltzeko kuriositatea izan genuen, baina hitzartuta genuen elkarrizketa batera joan behar genuen, AKATZ talde euskaldunarekin. Itzela! Benetan entretenigarria izan zen, Bita (abeslaria) eta Iñigo (bateria) betiko legez gertuko eta rollo onarekin etorri baitziren, barre algaraz betetako unea. MILA ESKER AKATZ!!!
Prentsa guneko etenaldi honen ondoren, Main Stage-era hurbildu ginen, GROUNDATION talde estatubatuarrak baitzeuden taula gainean. Kalifornian kokatzen de Sonoma-koak dira eta musika estilo ezberdinak fusionatzen dituzte: roots reggaea jazzarekin, funkarekin.... 1998an sortutako banda dugu, Harrison Stafford (abeslaria eta gitarra), Marcus Urani (baxua) eta Ryan Newman (teklatua) direlarik partaide nagusiak eta taldeko pisu gehiena eramaten dutenak. Bederatzi diska dagoeneko kaleratuak eta Leroy “Horsemouth” Wallace bezelako bateria ezagunaren partehartzea duten proiektuarekin eskuartean, izugarrizko paper garrantzitsua betetzen dute munduko reggaearen agertokian.  Burning Spear izarraren "Marcus Garvey" abestiaren bertsioa eginez amaitu zuten euren kontzertua, entzule eta ikusle ororengatik abestua izan zena!
Marcus Garvey’s words come to pass,
Marcus Garvey’s words come to pass,
Can’t get no food to eat,
Can’t get no money to spend, Wo-oo-oo
Can’t get no food to eat,
Can’t get no money to spend, Woo -oo- oo
roberto
Soinua oso ona zela esan zitekeen, garbia eta enpastatua, trinkoa eta indartsua. Detaileak oso ondo landuak ziren eta "solo" anitzak entzun genituen taldeko musikari ezberdinen eskutik. Ryan Newman teklatuak esate baterako, oso solo ikusgarria eman zuen bere hammond-aren gainean exertzen eta zutik jartzen! Aipatzekoa kontzertuaren erdian perkusionistak eta bateriak izandako eztabaida, taldekideen artean kutxatu zena. Hobe horrelakoak ensaiotarako uztea, ezta?!?!?!
Groundation taldearen reggae ilun eta mantsoaren ostean, Ska Klubera gerturatu ginen AKATZ talde bikainaren kontzertua ikustera. Elkarrizketan izan genuen feeling bikain bera ezarri zuten eszenatoki gainean, kontzertura bertaratzen zen jende guztia animatuz. Bertsio popurri bat ere jo zuten, tartean Potatoren "pegamento" abestia, baita Guantanamera edota Perfidia abesti herrikoiak ere. Mundialak! parrez eta izerdi patxetan dantzan pasa genuen euren kontzertu guztia, ezbaitute inungo konplejurik jotzeko orduan (beharrezkoa dena benetan!) eta sentimendu ireki hori, oso osorik transmititu zuten. Gogoratu Bilbotar hauek aurten ospatu dutela beraien 20. urteurrena, eta ikusentzuleak dana eman genuen "Condon" bezelako abesti zahar berreskuratuarekin, edota “Better Days”,“Luces” eta  “Rudo Bilbao” abestiekin besteak beste. Azken abestiaren aurretik Rockfort Rock eta Cumbanchero abestiak jo zituzten, mundu guztiari eszenatokira igoaraziz, segurata edo antolatzaile bat baino gehiagori dardar  batean jarriz seguraski.... hamarrekoa Akatzekoentzat dudarik gabe! Egindako elkarrizketa laster argitaratuko dugu, oso entzungarria baita!
akatz live
Gaua bukatzeko Iration Steppas, Ranking Joe eta Dan Man ikusi genituen Dub Stationean, Prince Jamo ere tarte batez mikroaren jabe egin zelarik bere Dennis Brownen pareko ahotsa lau haizetara zabalduz.“Armaggideon Time” eta “Love Jah” abestiak izan ziren Ranking Joek abestu zituen ezagunenak, roots estilo sakonenean.
iration
Hankak zeharo hilda, hala nola iritsi ginen kanpinera bertako milaka zurrunken artean lo hartzeko.... Bagoaz ba gauko egunaren bizipenak rekopilatzera, bihar berriro zuenh¡gana helarazteko!!!! Besarkada rototomikoak!

martes, 20 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Sound Sisterra Rototom zuzenean! 2013 8 19

Egunon Rototomeko jarraitzaile guztioi! Atzoko eguna benetan intentsua eta lanaz jositakoa izan zen, ez ginen gelditu ere egin, zuentzako ahalik eta informazio gehien biltzeko modu freskoenean!
Arratsaldeko lehen orduan, Roberto Sanchez produktore eta musikariaren eskutik eta ACR-k antolatuz, Dub musika nahasteko tailerra izan genuen, "Dub Workshop" izeneko tailer zoragarria, Rototomeko reggae University-an.  Lone Ark estudioko Robertok, argi azaldu zituen dub sesio eder bat emateko pausuak eta trukoak zeintzuk ziren, edozeinek ulertzeko moduan, argi eta garbi! Tailerra bukatzeko Robertoren eskutik dub sesio zoragarria entzun genuen.



Mein Stagean bestalde, egitaraua irekitzen Frantziako DuB INC taldea izan genuen, energiaz beteta dancehall estiloarekin milaka pertsona dantzarazten. Erreleboa Fermin muguruzak hartu zuen, bere Kontrakantxa bandarekin. Xabi Solano trikian, Zigor Dz, garai bateko Selekta kolektibokoa, skratxak egiten zuzenean. Garai bateko arrakastak jo zituzten, Sarri Sarri, Big Beñat, Anima Zaitez, 54-46, eta inkomunikazioa besteak beste. Ikurrin parebat ikusi genituen publikoan, Euskaldunen presentziaren adierazle! Orduerdiko elkarrizketa majo bat egiteko aukera ere izan genuen, aurrerago argitaratuko duguna.



Bitartean, Frantziako Blackboard Jungle-koak Dub Stationa dardar bizian jarri zuten, eta Tommy Sparks ingelesak Roots Yarda girotu zuen musika paregabea jarriz. Ska Klubean Dr Yes topatu genuen gauerdian, nahiz eta jenderik ez bildu bertan, Oldies izugarri bikainak pintxatu zituen!
Gypsian izan zen Main Stageko hurrengo gonbidatua, Royal Roots Bandak lagunduta. Gure gusturako ez zen oso kontzertu erakargarria izan, baina abestutako bertsio guztietatik bi, benetan oso aukeraketa onak izan ziren, Cultur taldearen See dem a come edota Gregory Isaacs-en Nunber One bikaina.
Israel Vibrationek itxi zuen eszenatoki nagusiko programazioa, kontzertu laburra bana intentsua emanez. Bi korista ekarri zituen, zein baino zein mundialagoak, ahots potente eta armonia txalogarriak eskeini zizkigutelarik!



Segidan eszenatoki haundiko masa guztia Ska Klubera gerturatu zen, bertan jotzen baizuten Skaff Links Japoniarrak: Neska ugariz eta mutilez osatutako talde liluragarri honek, izerdiz blai uzten zuten bertara gerturatzen zen edonor, ska bortitzena jo baitzuten bi orduz. Trompeta, tronboi eta bi saxok kriston kaña ezarri zuten!
Dubtonic Kru Jamaikar gazteek Show Case agertokian eman zuten euren kontzertua. Zorionez arratsalde horretan elkarrizketatzeko aukera izan genuen, oso gazte ireki eta atseginak ziren, gure galderei erantzunez oso ondo pasatu genuelarik guztiok!

     
Doinu ilunak ekarri zizkiguten, dub estiloa gailendu zelarik kontzertuan zehar. Bost musikariz osatutako talde jamaikar honetan, teklatua, gitarrista eta perkusioa ziren abestu zutenak, ahots zoragarriak!!! gonbidatu berezi bat igo zen gainera kontzertuan zehar, Kool Johnny Kool, kaña bikaña!
Gure gaua, Dub Stationean amaitu genuen, Aba Shanty I -ren aukeraketa musikal dub-roots-digitalarekin. Goraipagarria, bere adinean, zenbat dantza egiten duen ingalaterrako artista honek. Jendez gainezka zegoen gune hau, aurten, inoiz baino bafle gehiago baititu. Nekearen nekez, txokolatea eta ogixerra hartu eta ohera joan ginen pilak kargatzera! Big Up Rototom!

lunes, 19 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Sound Sisterra Rototometik zuzenean!!! 2013 8 18

Molototoffeko jarraitzaile guztioi! Egunon Benicassimetik! Hementxe jarraitzen dugu festibaleko hirugarren egunean, bi egunez euriak busti ostean, benetako beroak egin du azkenean bere agerraldia eta orain, itzaletan ere kiskaltzen!!!!

Goazen ba harira. Atzo, kala eder batean gorpu eta arima freskatzen egon ondoren eta mediterraneoko uretanondo murgilduta eta gero, Festibaleko non-reggae kontzertu bat ikustera hurbildu ginen Main Stage gunera: LA PANDILLA VOLADORA. Estatuko zenbait artistak osatutako taldea da: Jairo (Muchachito Bombo Infierno, kitarra eta ahotsa), Albert Pla ( kitarra eta ahotsa), El Lichis (La Cabra Mecánica-ko buru zena, baxua eta ahotsa), Tomasito (tabla flamenka eta ahotsa) eta El Canijo de Jérez (Los Delinqüentes taldeko kide ohia, kitarra akustikoa eta ahotsa ). Rumba, sasi-reggae eta estilo anitzez bustitako saioa, taldekideen abesti ezagunez josita, Delinquentes, La cabra mecánica… talde aski ezagunen abestiak. Guretzat gailurra Albert Pla-ren “”Insolacion” abestia izan zen. 


Geroxeago, PROTOJE eta INDIGGNATION bere bandaren txanda iritxi zen. Gaur egungo roots reggae musikaren ardatz berri bezala hartua izan da jamaikarra. Hasieran erropaz lepo agertu zen (Jaka, txano…) eta erritmo geldo zein iluneko abestiekin hasi zuen saioa, roots erritmo puraren maitaleen irrikarako. Horren erakusle, Hugh Mundell rootsman handiari egindako homenaldi txiki bat egin zuela aipatu behar dugu, lehen abestian “Going Places” abesti mitikoaren hitz sorta polit bat botaz kontzertuaren nondik norakoa garbi utziz. “Pull-up” gutxi eta abestien aukeraketa zorrotz, konziente eta ona egin zuen jamaikarrak. Bandaren soinua ikarragarria eta oso konpaktua zen, gainera Korg Triton sinterik gabe reggae egin daiekela erakutsi zuten, soinu klasikoagoak aukeratuz. Kontzertu desiragarria eta sorpresa oso ona guretzat, izan ere, ez baikenuen artista honen berri askorik. Hementxe duzue Hendrix-en antzera kitarra jotzen duen taldekide batekin. Azpimarratzekoa da bere abesti baten bertsio bat ere eskaini zuten hauxe argudiatuz: “jamaikarrak gara eta Jamaikan, gogoa hematen diguna jotzen dugu!!!” Txapo!!!


Hurrengoa eta bide batez, Main Stage guneko azken artista agertu zen: U ROY. Arestian berari buruz esan ez den zerbait esatea ezinezkoa zaigu. Beti bezala, plazer handi bat artista aski ezagun honen kontzertuaz gozatzea, gure Daddy U-Roy!! Bandak lan txukuna egin zuen, besteak beste Bo Pee gitarrista mitikoak osatuta. Ez zen kitarra jolearen egunik onena izan. Nota hobea jarriko diegu koru lanetan ari ziren IJ Chris eta Windsome Benjamin abeslari bikote paregabeari, “aitonak” berak bakarrik dakien moduan erritmoarekin jolasean ari den bitartean oinarri melodiko itzela eskaintzen baitzuten. Noski, nota altuena U ROYrentzat izan zen. 70 hamarkada bizkarrean eta oraindik han eta hemen jendea aho bete hortz uzten jarraitzen du. Entzuleak beti berotzen dituen klasikoak (“Wake the Town”, ”Wear You to the Ball”, “Runnaway Girl”, “Soul Rebel”…) 2013 ateratako bere azken diskoko abestiekin nahastu zituen ( “Evony Eyes” adibidez). Horixe ba, luxu izugarria maite dugun musika honen giltzarrietako baten saio honetaz gozatzeko parada izatea. Hauxe beraz, Main Stage guneko atzoko programazioa.

Hurrengo geldialdia SKA CLUB gunean, bertan aurtengo Rototom festibaleko une berezi baten txanda iritxia baitzen: ROY PANTON & YVONNE HARRISON Bikotearen kontzertua.


Liquidator sello madrildarraren eskutik plazaratu duten azken errekopilatorioaren aitzakiarekin, 2013ko edizioara gonbidatu dituzte. Honela, Peninsulan estreinekoz dugu bikote hau. Ska eta Rockstady estiloekin hasi ziren eta 30 urtez reggae eszenatik kanpo egon ostean, berriro elkarrekin hasi zirenlanean eta baita maitemindu eta ezkondu ere!!! BANDITS, Castelloko bandak lagunduta, lehen aipatutako diskoko abestiak (Studio Recordings 1961-1970) eskaini zituzten pixkanaka, besteak beste“Danger”, “Two Roads” eta “Join Together” abestiak joz. Baita The Shifters bandarekin, euren aurtengo singlea aurkeztera ausartu ere. Horixe ba, ezenatoki gainean urte mordoa daraman jende dotore eta humila. Bertan zegoen afizio skinheadak bereziki gozatu zuen dantzan. Poz handia beraz, Main Stage naiz Dub Station guneetatik at bizitzak jarraitzen duela jakitea. Ondo izan eta bihar berriro itzuliko gara Rototom sunsplash 2013ko albiste gehiagorekin!!!

domingo, 18 de agosto de 2013

Kale Nagusiko Sound Sisterra ROTOTOM zuzenean! 2013 8 17

                                   
Kaixo peña!! Hemen gaude berriz, Rototom Imperioan. Aurtengo 20. “Love” edizioa euritan bustia hasi da Benicassimeko basamortuan. Sinestezina. Lekeition egon ginela ematen zuen! Atzoko menu musikala ederra izan zen, hasteko, eszenatoki nagusian Third World talde Jamaikar beteranoak jo zuen, euren 40. urteurrena ospatuz. Oso giro ona zuten beraien artean, kanpotik ikus zitekeen partaideen arteko komunikazio eta feeling ona! Gitarrista zen hasierko formazioko partaide bakarra, Stephen "Cat" Coore bera. Txeloa jo zuen tarte luze batez, solo luze eta lasaia, baita Bob Marleyen Redemptiong Song instrumentala ere!. Bateriak giroa piztu zuen perkusioarekin eszenatokiaren erdira atera zenean soloak egitera. Armoniak izugarrizkoak izan ziren eta hit asko jo zituzten kontzertuan zehar, , 96° in the Shade, Try Jah love, Now that we found love…. Ez zuten bis-ik egin baina asetuta geratu ginen eman zuten kontzertuarekin. Royal Rudes talde Kolonbiarrak hartu zien erreleboa eszenatoki nagusian; abeslaria, The Congos taldeko Cedric Mytonen estetika gogoratzen zuena, erderaz eta ingelesez abesten zuen, beste abeslari batekin txandakatuz. Gure gustorako pixkabat patxangeroa zen jorratzen zuten estiloa, eta Dub estationeko baxu sarkorren dosiaren bila joan ginen segidan. Don Fe eta Prince Jamo-rekin topatu ginen bertan, bigarren hau mikroan, Dennis Brownen ahotsari gogoratzen zigularik! A zer nolako ahots mundiala Prince Jamo ingelesarena! Morodo eta Mad Sensi Bandarekin topatu ginen ostera eszenatoki nagusian, Madrildarrak guztiak. Nahiz eta abeslari hau gure oso gustukoa ez den, esan beharra dago banda honekin roots estiloa gailendu zela gune honetan. Ska Klubera gerturatu ginen ondoren kuriositatez, eta bertan, Wiggle Yardeko jendea ari zen ska kluba girotzen. Penintsulakoak beraiek, rocksteadya jarri zuten atope, doinu jamaiakar zaharrak, Slim Smith, Desmond Dekker……guztiz bete zutelarik jendez gune hau. Chaka Demus & Pliers izan ziren Main Stageko egitaraua isten; bi korista eraman zituzten (gau guztian zehar ikusi eta entzun genituen bakarrak). Banda onarekin, nahiko ondo eskeini zuten kontzertua. Ska Klubera itzuliz berriro, Santanderreko Smooth Beans taledearen musikarekin dantzatu genuen tarte batez, euren zuzenekoa izugarri hobetu dutela ikusiz eta ordu ta laurdeneko errepertorio polita eta animatuarekin gozatuz. Show Case klubean berriz, Global Warning taldearen txanda izan zen, Reggae Contest Iberikoaren irabazle zirelarik. Bi abeslari zituen taldeak, bat afrikarra eta bestea ingelesa. Euriaren eraginez ordea, ospa egin behar izan genuen kanpinera, hurrengo egunerako energia berreskuratzeko eta indarberrituta, igandeari ongietorria emateko!